XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) erromatar triunfoak zuzendu zituzten jainkoen tenpluetara.

Hemen udaberria jarraitua da eta bereak ez diren hiletan ere uda da; ganaduak bi bider egoten dira ernari, zuhaitza bi bider izaten da onuragarria bere frutekin.

Ez da tigre eme amorraturik ez lehoien hazi krudelik, eta irabelarrek ez dituzte berak hartzen dituzten errukarriak engainatzen, eta suge ezkatatsuak ez ditu bere bira eskergak herrestatzen lurretik ez kiribilean hain une handitan biltzen.

Gehi itzazu hainbeste hiri aparta eta hainbeste lanen nekea, hainbeste herri harkaitz latzetan eskuz eraikita eta antzinako hormen behealdetik irristatzen diren ibaiak.

Gogoratu behar al dut goitik bainatzen duen itsasoa eta behetikoa? edo hain handiak diren aintzirak? zu, Lario, handiena, eta zu, Benaco, olatuekin eta orro itsastarrarekin jaikitzen zarenori?

Gogoratu behar al ditut portuak eta Lucrinori gehitutako kaiak eta zarata handiekin asaldatzen den itsasoa, ur Juliarrak itsasoa eragotzita urrutitik hots egiten duen eta tyrrheniar goraldia putzu avernoarretara sartzen den aldetik?

Beronek erakutsi izan ditu bere zainetan zilarrezko errekak eta kobre-meatzeak eta urretan ugari jario zaio.

Honek gizon enda zakarra eman du, (...)